EU
Gobierno Vasco

KIROLAZ HAZI ETA HEZI (Abendua 12)

 

 

Telmo Deun Guraso Elkarteak datorren abenduaren 12an arratsaldeko 18:30etan,

Institutoko eraikineko Ekitaldi Aretoan hurrengo hitzaldia antolatu du: 

Kirolaz Hazi eta Hezi.

Hizlaria futbolari profesionala izandako Igor Arenaza izango da. Momentu honetan Igor Arenaza Aretxabaleta futbol taldeko koordinatzailea da eta Eskua egitasmoa martxan jarri du Debagoienako herrietako futbol taldeetan. Beretzako futbolak eta kirolak orokorrean haurren heziketan duen garrantzia ez dator bat futbol zelai eta Eskola Kiroleko jolastoki gehienetan entrenatzaile eta gurasoek erakusten duten jarrerarekin.

 

Zuen partaidetza eskertuz
Telmo Deun Guraso Elkartea

CIBERBULLYNG HITZALDIAK (2013 - AZAROA)

ZHEko Guraso Elkarteak antolatu dituen bi hitzaldien berri eman nahi dizugu.
Bietan gaur egungo gai interesgarri bat jorratuko da:


CIBERBULLYNG


Bi saioak Sagarbide eraikinean izango dira Batzar Aretoan arratsaldeko 18:30etan, bakoitzak bi orduko iraupena izango duelarik.

1.- Azaroaren 21ean: Guri ez endredatzea”. Teknologia berrien bidez harreman osasuntsuak sustatzea izango da gai nagusia eta sare sozialen erabilpen eta gehiegikeria, arriskuak prebenitu, guraso kontrola etab. gaitasunak aztertuko dira.

2.- Azaroaren 28an: Facebook, tuenti... zer jakin behar dugu sare sozialei buruz? Zer dira sare sozialak eta nolakoa da hauen funtzionamendua izango da gai nagusia eta bertan, sare sozialaren kontzeptua, aurkezpena eta pribatutasuna, arrisku eta aukerak, babesa eta konfiantza gaitasunak aztertuko dira.

 

Zuen gustokoa izango delakoan eta bertan ikusiko garelakoan,
Guraso Elkartea

MAIATZAren 28an BILERA

 “TELMO DEUN” GURASO ELKARTEKO BATZORDEKO BILERA

 

Zumaian, 2013ko maiatzaren 22an

 

       Datorren asteartean, 2013ko maiatzaren  28an, arratsaldeko 18:00etan, Zumaiako Institutuko Guraso Elkarteko batzordeak  Eskola Kontseiluaren prestaketa bilera izango du ikastetxe zaharrean.

 

GAI ZERRENDA:


 1.- 2013/14ko ikasturteko aniztasunari erantzuteko programen eskaera onartzea (HBSP-PREE / PROA)

2.- 2013/14ko ikasturteko egutegiaren onarpena.

3.- Ikasturte bukaerako plangintzaren informazioa.

4.- Ikastetxeen arteko udal batzordearen informazioa.

5.- Web orriaren informazioa

6.- Zumaiako Herri Eskolako festa.

5.- Galdera eskaerak.

 

Guraso Elkarteko Zuzendaritza

ESKOLAKO FESTA (EKAINA 8)

Eskolako festa ekainaren 8an izango da eta aurten egun osoko festa izango denez eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak ere festan parte hartzeko aukera izango dutenez, Lehen Hezkuntzako Guraso Elkarteak laguntza eskaera luzatu digute, bai egun bertan laguntzeko edota ideia berriak proposatzeko

 http://www.zumaialhi.hezkuntza.net/web/guest/asociacion-de-padres

 

Beraiekin kontakatatu nahi badezue:

lubakigurasoelkartea@gmail.com

 

Gurasoen web-orrialdea abian da

Guraso Elkartearen eskariari erantzunez, hona hemen gurasoen web-orrialdea.

6 - 10 erakustea 10 emaitzatatik
Items per Page 5
Orrialdea nondik 2


Guraso elkartea

Telmo Deun guraso elkartearen txoko hau martxan jartzen ari gara. Gurekin kontaktuan jartzeko, bidali mezu bat helbide honetara: gurasoelkarteazhe@gmail.com. Zuen partaidetza asko eskertuko dugu!


Iradokizunak
Ikastetxeko zuzendaritzari edozein iradokizun egin nahi badiozu, bidali mezu bat helbide honetara: zuzendaritza@zumaiabhi.eus
Milesker!




Eskuliburua euskaraz
Eskuliburua gazteleraz

© Zumaiako Institutua
Telefonoa: 943899253 | Telefonoa: 943899254 | Fax: 943899255 | idazkaritza@zumaiabhi.eus