EU
Gobierno Vasco

Laguntza Programa (Bidelaguna)

Eskolan laguntzeko programa honen helburua eskola-arrakastako indizeak hobetzea da. Indartze, orientazio eta laguntza programa hau eskola-orduetatik kanpo egiten da eta begiraleak hartzen dira horretarako, normalean ikasle ohiak, unibertsitate-ikasleak eta perfil horretako pertsonak.

Lehentasuna izango dute eskolan zailtasuna edo atzerapenak dituzten ikasleak, horren arrazoia beren gizarte-egoera desabantailatsua bada. Hala ere, elkarrekintza heterogeneoko testuinguruetan ikaskuntzak aberatsak izaten direla aintzat hartuta, eskola-errendimendu oneko ikasleak parte har dezakete taldeetan, baina aurrez adierazitako lehentasunak errespetatuta beti.

© Zumaiako Institutua
Telefonoa: 943860809 | Telefonoa: 943862320 | Fax: 943860810 | idazkaritza@zumaiabhi.eus