EU
Gobierno Vasco

Kalitatea

Kalitatea

2005eko otsailaren 15ean, Gasteizko Europa Jauregian, Zumaiako Institutuak KALITATEA KUDEATZEKO SISTEMAn lortu duen egiaztapen-aitorpena jaso zuen Juan Jose Ibarretxe Lehendakari jaunaren eta Anjeles Iztueta Hezkuntza Sailburu anderearen eskutik.

Sistema horren bitartez, irakas-ikasketa prozesuak sistematizatu, autokontrolak bermatu eta etengabeko hobekuntza ahalbideratzen dira.

Kalitate kudeatzeko sistemaren helburuak

  • Ikastetxeetan, etengabeko hobekuntza-prozesuak sustatzea, erraztea eta bultzatzea.
  • Ikastetxeei, etengabeko hobekuntza-prozesu arrakastatsuak izateko, beharrezko informazioa, tresnak eta aholkularitza ematea.
  • Ikastetxe barruan gure arteko praktika onak azaleratu, bultzatu eta ahal den neurrian kalitatea duten beste ikastetxeekin praktika onen sarea osatzea

Baldintzak

"Kalitatea Kudeatzeko Sistema" proiektuak era sistematikoan esku hartzeko esparru bat eskaini nahi du, ikastetxe bateko hezkuntza-jardueraren eremu nagusiak hobetzeko. Baldintzek ondorengo esparruak jorratu nahi dituzte: plangintza, irakaskuntza-ikaskuntza, ezadostasunen kudeaketa eta agirien kontrola. Baldintzek aipatutako hezkuntza-jardueren kudeaketari lotutako zehaztapen eta eskakizunak zehazten dituzte, hezkuntza-jarduera horiek ikastetxeen kalitatea kudeatzeko sistemaren gutxienezko kalitatea bermatzeko nabarmentzat jotzen baldin badira.

Sistemaren baldintzak:

1. Zuzendaritzaren ardurak.

2. Irakas-plangintzaren prozesua.

3. Irakatsi eta ikasteko prozesua.

   3.1. Harrera-azpiprozesua.

   3.2. Programazio-azpiprozesua.

   3.3. Gelako jardueren azpiprozesua.

   3.4. Ebaluazio-azpiprozesua.

   3.5. Tutoretza-azpiprozesua.

   3.6.Txukun programa.

4. Ezadostasunak kudeatzeko prozesua.

5. Agiriak kudeatu eta kontrolatzeko prozesua.

6. Ebaluazio eta barne auditoretzen prozesua.

© Zumaiako Institutua
Telefonoa: 943860809 | Telefonoa: 943862320 | Fax: 943860810 | idazkaritza@zumaiabhi.eus