EU
Gobierno Vasco

DBH3koak Sendavivan izan dira
Sendaviva 2012   Gaur, osteguna, DBH3ko ikasleak Sendavivan ibili dira. Irteera goizeko zortzi eta erdiak aldera izan da eta etorrera zazpiak jota. Egun ederra igaro dugu baina, agian, autobusean denbora gehiegitxo egin dugu, Zumaitik Sendavivara bi ordu eta laurdeneko bidea baitago, gutxi gorabehera. Giro ona izan dugu eta beroa pasatu badugu ere, ez da ikaragarria izan.
2011-2012 ikasturteko irrati saioak dituzue entzungai

Ikasturte honetako podcastak entzun nahi badituzu sar zaitez Otalora Irratiaren blogean eta entzun!

 


Taldeen argazkiak 2011-2012

Urtero bezala, 2011-2012 ikasturteko talde guztiei talde-argazkia atera diegu tutoreekin batera. Joserra irakaslea izan dugu, ohi bezala, argazkilari lanetan.

 

BATX - 1A
BATX - 1B
BATX - 1C
BATX - 2A
Batx - 1A
zuri10
Batx - 1B
zuri10
Batx - 1C
zuri10
Batx - 2A

 

Gainerako argazkiak ikusteko, edo hauek berauek handiagotuta, FLICKR-en ikonoan klik egin eta barruan, 2011-2012 ikasturtearen barrenean, bilatu "Taldeak 2011-2012" albuma.

 

Web orri berria dugu

Web orri zaharra utzi eta gune berri honetara gatoz. Aldaketa hori 2012-2013 ikasturte hasieran egingo dugu.

 

Web zaharra
Gezia
Web berria

... badira bostpasei urte gure ikastetxeak interneten bere orria jarri zuela. Plazagunea enpresaren eskutik jarri genuen eta http://www.zumaiahe.com domeinupean ostatatua izan dugu.
Hezkuntza sailak, ordea, bere web-orrien zerbitzua baliatzeko aukera eman digu eta aprobetxatu egin dugu, besteak beste dohainik delako. Aurreko domeinua utzi eta Hezkuntza sailarena hartuko dugu, hau da, "www.zumaiahe.com"-etik "www.zumaiabhi.hezkuntza.net"-era pasatuko gara.

291 - 294 erakustea 294 emaitzatatik
Items per Page 5
Orrialdea nondik 59
© Zumaiako Institutua
Telefonoa: 943899253 | Telefonoa: 943899254 | Fax: 943899255 | idazkaritza@zumaiabhi.eus