EU
Gobierno Vasco

Zumaiko artea Araziren eskutik

Zumaia eta artea" izenburua duen ekintza ari dira burutzen 1.DBHko ikasleak. Arazi-k antolatutako unitate honen helburua Zumaiak eskaintzen duen ondare artistikoa, eraikin garrantzitsuenak eta artistak ezagutzea da. Horretarako gelako jarduerez gain, kalera irteteko aukera izan dute herriko txoko ederrenak ikusteko: Alde Zaharra, Arritokieta...Era berean, Zuloaga museoaren berri ere jasoko dute hurrengo egunetan.

Santo Tomasetako jaialdiko bideoa

Aurtengo eskola azken eguna Santo Tomas izan dela aprobetxatuz jaialdia egin dugu ikastetxean: pelota partiduak, argazki-bideo emanaldia, pintxo-lehiaketa eta irabalzeen arteko sari-banaketa. Azken honetan postal lehiaketaren sariak ere banatu dira.

 

Santo Tomasetako argazkiak

Aurrekoan bideoa eta  hemen argazkiak:

 

Santo Tomas eguneko jaialdia

 

DBH1ekoak esgriman eta kapoeiran

Gorputz-Hezkuntzako irakasleak argazki hauek pasatu dizkigu. Bertan DBH1ekoak esgrima eta capoeira egiten ikusiko dituzue.

 

DBH1ekoak esgriman

Irakurraldiaren bideoa

Aurreko sarreran aipatutako irakurraldiaren bideoarekin gatozkizue. Gogoratu DBHko 2D eta 1Bko zenbait ikaslek Inaxio Lopez de Arana Arrietaren "Labanak airean" ipuina irakurri behar zutela. Gozatu emaitzaz!

 

266 - 270 erakustea 282 emaitzatatik
Items per Page 5
Orrialdea nondik 57
© Zumaiako Institutua
Telefonoa: 943899253 | Telefonoa: 943899254 | Fax: 943899255 | idazkaritza@zumaiabhi.eus