EU
Gobierno Vasco

LOMCEri EZ! urriak 12an manifestazioa

Gure ikastetxean bat egiten dugu larunbatean Bilbon LOMCE-ren kontra egingo den manifestazio deialdiarekin.

 

Deitzaileei bezala (ELA, LAB, STEE-EILAS, UEU, Ikastolen Elkartea, Sortzen, Ehige, Bihe, Sarean, Ikasle Abertzaleak, Nize, Hik Hasi, CCOO eta Kontseilua), "Wert-en legea" deitua izan den hau zentralizatzailea, adoktrinatzailea, uniformatzailea, atzerakoia, segregatzailea eta elitista iruditzen zaigulako (irakurri hemen deialdia).

 

Manifestazioa 17:30ean hasiko da Jesusen Bihotzetik. Animatu!



EUSKAL HERRIAN GURE HEZKUNTZA ERAIKI!

LOMCEri EZ!

Hasi da 2013-2014 ikasturtea...

...eta bero-bero dator! Indar betean hasi gara eta orrialde honetantxe agertuko da urtean zehar uzten dugun arrastoa.

Hasteko, hemen dituzue DBH 1ekook Sanmigelera egindako goiz-pasa ederraren argazki batzuk:


   
 

Argazki gehiago, hemen.


Izaro, BeƱat eta Patxi plisti-plasta

Bideotxo freskagarri honetan Izaro eta Beñat ikusiko dituzue urarekin gozatzen Arcachonen, Patxiren laguntza bikainarekin.

 

2012-13 ikasturtea amaitu da

Ikasturearen amaierara iritsi gara eta atzo izan genuen azken eguna. Kirol saioak izan genituen goizean zehar eta gero sari banaketa aretoan.

 

Garralda - Otsagabia aldekoekin elkartrukea egin dugu

Aurreko ostiralean etorri ziren gure ikasleak Nafarroatik. Dena ondo joan da eta ekintza aberasgarria izan da guztiontzat. Pena bakarra eguraldiak ez duela lagundu.

Bideoak, argazkiak eta informazio gehiago aurkitzeko egin klik hemen.

 

 

256 - 260 erakustea 282 emaitzatatik
Items per Page 5
Orrialdea nondik 57
© Zumaiako Institutua
Telefonoa: 943899253 | Telefonoa: 943899254 | Fax: 943899255 | idazkaritza@zumaiabhi.eus