EU
Gobierno Vasco

IKASTURTE BERRIA HASTERA DOA!!!


Oporrak amaitzen ari zaizkigu eta ikasturte berria jadanik ate joka daukagu. Irailaren 9an izango da aurkezpena eta 10ean klaseak hasiko dira. Hemen duzue aurkezpenerako ordutegia eta maila bakoitzaren kokapena. Ondo irakurri mesedez, aurten aldaketaren bat badago eta.

Talde guztietako aurkezpenak 10:00etan izango dira.

DBH 1 eta 3: Sagarbide Eraikinean
DBH 2 eta 4: Aita Mari Eraikinean
Batxilergo 1 eta 2: Tailerretan
Administraritzako Goi Mailako Zikloa:  Aita Mari Eraikinean


Euskal Jaietan ere ikasbidairako materiala saltzen


Euskal Jaiak zirela aprobetxatuz, DBH 3ko ikasleek datorren urteko ikasbidairako dirua biltzeko postua jarri zuten atzo. Harriaren pisua asmatzeko lehiaketa ere antolatu zuten. Giro politean aritu ziren. Hemen argazkiak.
Bizi poza banatzen


DBH 3ko ikasleek dagoeneko salgai dute datorren urteko ikasbidairako dirua biltzeko materiala. "Bizi poza" logoa asmatu eta aurreko asteburuan Zumaian postua ezarri zuten. Otar ederra ere zozketatu zuten eta honako hauek dira zenbakiak:
- 4861 (zenbaki sariduna)
- 6766 (ordezkoa)
Eskerrikasko guztioi


Eskerrikasko DBH 3 eta 4ko liburuen proiektuan parte hartu duzuen guztioi, hala liburuak uzten, nola liburuak eskatzen.
Batxi 1-eko ikasleak ume sahararrekin



Batxilergo 1. mailako ikasleak ume saharauien udalekuetan monitore lanean ari dira, Oporrak Bakean programaren barruan. Lan ederra!
1 - 5 erakustea 283 emaitzatatik
Items per Page 5
Orrialdea nondik 57
© Zumaiako Institutua
Telefonoa: 943899253 | Telefonoa: 943899254 | Fax: 943899255 | idazkaritza@zumaiabhi.eus