EU
Gobierno Vasco

Blogak »
ZIG eta DBH 3 arteko elkarlanaren emaitza

 

 

Aurten ere DBHko 3. mailakoak ZIGeko ikasleekin ari dira lanean. Beti bezala ZIGeko ikasleak DBHko geletara sartzen dira zenbait gaietan integratzeko. Baina integrazioa batzutan alderantziz egin daiteke. Aurten ere bi gaitan (Plastika eta Etikan) elkar trukea egiten ari gara eta hortan bi gauza lantzen ari gara. Alde batetik narrua eta bestetik denon artean koadro batzuk egin ditugu berziklatutako materialarekin. Koadroak eskolako pasiloetan kokatuko ditugu. Gu, ZIGeko ikasleok eta irakasleok oso pozik gaude DBHko ikasleekin, ondo portatzeaz gain, den denek lan pila bat egin dute. Eskerrik asko DBH 3. mailako ikasleei.

© Zumaiako Institutua
Telefonoa: 943899253 | Telefonoa: 943899254 | Fax: 943899255 | idazkaritza@zumaiabhi.eus