EU
Gobierno Vasco

Blogak »
DBH 2: Zumaia eta Artea

 

Institutuko Historia arlotik urte asko daramagu Zumaia eta Artea izeneko ekintza hau aurrera eramaten. Helburua Zumaiaren historia ezagutzea da, lehen giza populazioa sortu zenetik XII. mende bukaera aldean. Herria nola, non eta zergatik sortu zen lantzen da.

Arteari dagokionez, XV eta XVI. mendeetan eraiki ziren jauregiak ezagutzen ditugu, Ubillos, Zumaia Etxea, Olazabal, Goikotorre, Udaletxea, Arritokieta eta San Telmo ermitak. Ibilaldiaren bukaeran San Pedro eliza eta bertako Juan de Antxietaren erretaula aztertzen dugu. Lanketak bi fase izaten ditu: bi orduz teoria lantzen dugu gelan taldeka eta ondoren Zumaiara irtetzen gara ikasitako eraikin guzti horiek ezagutzera eta aztertzera. Ekintza polita!!!

© Zumaiako Institutua
Telefonoa: 943899253 | Telefonoa: 943899254 | Fax: 943899255 | idazkaritza@zumaiabhi.eus