EU
Gobierno Vasco

Blogak »
BIZI-BIZI eta PRESTU!


Bizi-bizi eta prestu hartu dugu Euskaraldiaren ariketa soziala Zumaiako Herri Eskolan. Gure hizkuntza
ohitura eta inertziak aldatzeko garaia dela iruditzen zaigu, euskararari indar gehiago eman diezaiogun geure
guneroko jardunean. Batez ere, gazteleraz egiteko joera daukagun lagun edo inguruko jendearekin
aurerrapausoak ematea da gakoa, euskahalduntzea.

16 urtetik gorakoentzat pentsatutako ekimena denez, Batxilergoko ikasleak eta irakasleak bildu dira
Euskaraldiarekin bat egiteko. Ekintza hau zerrenda luze bateko azkena izan da; izan ere, udazken guztian
zehar hainbat aldiz izan da Euskaraldia protagonista Herri Eskolan. Batxilergoko ikasle guztiek formakuntza
saio bereziak jaso zituzten hasieran; jarraian izen-emate epea ireki eta bereziki sustatu zen parte hartzea;
gurasoentzat edota komunitateko beste kideentzat ere izena emateko txokoa prestatu da. Eta txapa
janzteko ordua iritsi denean ere, Herri Eskolako pasabideak partaidez beteta ikusi ahal izan ditugu azken
egunetan; batez ere, Ahobizien rola hartu dute.

Euskararen Eguna bertan da eta euskararekiko jarrera aktiboa hartzea ezinbestekoa iruditzen zaigu Zumaia
bezalako arnasguneek indartsu jarrai dezaten.
© Zumaiako Institutua
Telefonoa: 943860809 | Telefonoa: 943862320 | Fax: 943860810 | idazkaritza@zumaiabhi.eus