EU
Gobierno Vasco

Sare_Hezkuntza Gelan

ikt ikt

"Sare_Hezkuntza Gelan" berrikuntza proiektuaren xede nagusia honako hau da:

Metodologia, teknologia, material eta baliabide digitalen erabilera bultzatzea geletan irakasteko eta ikasteko prozesuan, ikastetxeetan metodologia aldaketa bat aurrera eramateko.

Bigarren helburu garrantzitsu bat, ikasgai desberdinetan eduki digitalak sortu eta hezkuntza komunitatearekin partekatzea izango da.

Proiektu berri honek jarraipena emango dio azken urteetan “IKT Heldutasun eredua” izan denari, eta ildo beretik doa: aldaketa metodologiko eta pedagogikoak bultzatzea ikasgeletan, teknologia berriak eskaintzen dizkiguten aukerak erabiliaz. 2013-2014 ikasturtean ikastetxeak IKT Heldutasun ereduan maila ertaina lortu zuen, eta dagoeneko aurrera goaz.

Ikasketa prozesuetan gailu digitalen erabileran sakontzeaz gain, proiektu honen bidez irakaskuntzaren paradigma berrira egokitu nahi dugu. Ikastetxean arlo eta maila guztietan erabiltzen ditugu IKTak egunero, ikasleekin zein kudeaketa lanetan, bada beraz garaia aldaketa guzti hauen inplikazioak asumitu eta ahal dugun zuku gehien ateratzeko metodologia berriztatzaileei.

2017-2018 ikasturtean proiektua DBHko 1. zikloan hasiko gara aplikatzen, hau da, 1. eta 2. mailetan, eta pixkanaka beste maila guztietara zabalduko da. Arlo bakoitzak digitalki lantzen dituen unitateen dokumentazioa egingo du programazioetan, eta berrikuntza gero eta unitate gehiagotara iris dadin saiatuko da.

Guzti hau lortzeko ikasturtean zehar irakasleentzat formakuntza saioak antolatuko ditugu, beharraren arabera.

Proiektuaren jarraipenerako webgunea


© Zumaiako Institutua
Telefonoa: 943860809 | Telefonoa: 943862320 | Fax: 943860810 | idazkaritza@zumaiabhi.eus