EU
Gobierno Vasco

Orientazioa DBH eta Batxilergoan

Ikusi hemen orientazio zerbitzuaren webgunea

Orientazioa ikasleekin batera egin beharreko laguntza prozesua izango da. Irakasle guztien eginkizuna bada ere, Orientazio mintegi bat dugu ikastetxean, ikasleen ibilbide akademikoan zein pertsonalean laguntzeko. Mintegia osatzen dugunok, ikasleekin, irakasleekin eta gurasoekin egiten dugu elkarlana.

- Aniztasunari erantzuteko:
  • Zailtasun akademikoak dituzten zenbait ikasleentzat HBSP programa.
  • Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzat Pedagogia Terapeutikako irakasleen laguntza.
  • DBH 3. eta 4. mailetan Desberdinkatze Curricularra programa dugu.
  • Hezkuntza Premia Bereziak edukita babestutako lanera bideratzeko ZIG (Zeregin Ikasteko Gela) dugu. 16-20 urte bitarteko ikasleak izaten ditugu.

- Tutoretzaren bidez orientazio mintegiko lan batzuk bideratzen ditugu.

- Orientazio akademiko eta profesionala orientatzaileak eskaintzen du. Ikasleekin zuzenean edo irakasle eta tutoreen bidez.
© Zumaiako Institutua
Telefonoa: 943860809 | Telefonoa: 943862320 | Fax: 943860810 | idazkaritza@zumaiabhi.eus