EU
Gobierno Vasco

Barne-araudia Batxilergoan

  •  TUTORETZA-ORDUA. Tutore bakoitzak gurasoekin hitz egiteko ordu bat ezarrita dauka. Hala ere, komenigarria da lehenagotik deitzea tutoreak behar duen informazio guztia jaso dezan.
  • IKASLEEN HUTSEGITEAK. Eskoletara etortzea derrigorrezkoa da. Beraz, ikasleren bat gaixotasunagatik edo beste arrazoiren bat dela medio etortzen ez bada, itzultzen denean tutoreari justifikatu behar dio hutsegitea. Tutoreak, bestalde, ebaluazio-amaieran noten buletinean izandako hutsegite guztiak adieraziko ditu. Halere, asko badira, ez du ebaluazio amaierara arte itxarongo. Berehala jarriko da harremanetan gurasoekin eta beharrezkoak diren neurriak hartuko dira.
  • Batxilergoko ikasleek, ikasgai batean, ehuneko 15eko hutsegite justifikatugabeak egiten badituzte, ebaluazio horretako azterketa egiteko eskubidea galduko dute.
  • Irakasle bat etortzen ez denean, ikasleak ezingo dira gelatik irten. Gelako ordezkariak Zuzendaritzan abisatuko du, eta zaintzako irakaslearen zain geratuko dira.
  • Grebak direla eta, ekintza horietan parte hartu nahi ez duten ikasleek klaserik ez dutela galduko ziurtatuko du ikastetxeak.
  • Ikasleek beren kalifikazioan eragina izan dezakeen edozein froga edo azterketa zuzenduta eta kalifikatuta ikusteko eskubidea daukate. Ados ez balego emandako notarekin erreklamatzeko eskubidea dauka, honetarako onartua dugun araudia jarraituz.
  • Ikastetxeko eremu osoan erabat debekatuta dago erretzea.
  • Gaien programazioei dagokienez, irailaren 30erako guztiak amaituta egongo dira. Ikasle guztiek zer ikasiko duten eta zer eskatuko zaien jakiteko eskubidea dute. Norbaitek programazioei buruzko argibide gehiago nahi izanez gero, irakaslearekin edo arloburuarekin hitz egin dezake.
  • Ikasle guztiek ikastetxe honetako azpiegitura eta baliabide material guztiak zainduko dituzte.
  • Ikastetxeko eremuan zikintzea edo apurketaren bat gertatzen denean, erantzulea zein den jakinez gero, berak hartuko du bere gain; eta nork egin duen azaltzen ez denean, berriz, gelako guztien artean ordaindu edo garbituko dute.
  • Ikastetxea nahita zikintzea eta apurketak egitea bizikidetzaren aurkako jokabide bezala hartuko da.
  • Kartelak edo propaganda dagokien lekuetan bakarrik jarriko dira.
  • Ikasle guztiek bai irakasleekin bai ikaskideekin behar den errespetua izango dute. 
  • Edozein JOKABIDE DESEGOKIren aurrean, irakasleak gurasoei jakinaraziko die telefonoz eta idatziz egun berean.
  • Batxilergoan gainditu gabe utzitako gaien eta libreen jarraipenaz Batxilergoko koordinatzailea arduratuko da.

 

© Zumaiako Institutua
Telefonoa: 943860809 | Telefonoa: 943862320 | Fax: 943860810 | idazkaritza@zumaiabhi.eus