EU
Gobierno Vasco

Administrazioa eta Finantzak Goi Mailako Zikloan onartutakoak

Hona hemen Administrazioa eta Finantzak Goi Mailako Zikloan onartutakoen zerrenda. Matrikula egiteko epea uztailaren 19 arte zabalik.


2017-2018 ikasturterako liburu zerrenda

Hona hemen 2017-2018 ikasturterako liburuen zerrenda. Ondo pasa oporrak eta buelta arte!

 

Liburuen zerrenda

 

 

 

ZIG gelakoak Donostian izan gara

Urtero bezala ZIG gelakoak Elgoibarko Arreiturre BHI, Oñatiko Zuazola Larraña BHI eta Zarauzko Lizardi BHIko ZIG geletako ikasleekin irteera egin dugu. Aurten, ekainaren 13tik 14ra joan gara eta hautatutako helmuga Donostia izan da. Besteak beste, Tabakalera, Cristinaenea edo Gladysenea ezagutzeko aukera izan dugu eta Ondarretako gazte aterpetxean pasatu dugu gaua. Esperientzia aberasgarria izan da eta aurten, gainera, esanahi berezia izan du, datorren ikasturtean zenbait ikasle ez baitira gure artean izango.

 

 

Herri Eskolako festak "ekosistema hezitzaile osoa" elkartu du

Larunbatean egin genuen Herri Eskolako Festa eta, eguraldia narrats samarra izan bazen ere, eskolako kide guztiek primeran pasa zuten. Hasi gazteenetatik eta zaharragoetara ikasleek hamaika entretenimendurekin gozatzeko aukera izan zuten (aurpegia margotzea, eskulanak, jolasak, apar-festa, bikelooping,...).

 

 

Hori guztia bideratzeko, gurasoek ere makina bat lan egin zuten antolaketa lanetan, bazkaria prestatzen eta gainontzeko koordinazioan. Eta, azkenik, irakasleak ere festako parte izan ziren, eguneroko martxatik irten eta beste gorputzaldi batekin gozatzeko Herri Eskola. Ekosistema aberatsa osatzen dugu guztion artean, ekosistema hezitzailea, eta guztiok gara ezinbestekoak ondo funtzionatu dezan. Egun bikaina izan zen, bai horixe. Eskerrik asko parte hartu zenuten guzti-guztioi!

'Alien' eta 'La la land' euskarazko azpitituluekin ikusteko aukera dago orain

Sustatu orriko kudeatzaile batek luzatutako erronka bati erantzunez, ikasle talde batek www.azpitituluak.com atarian ikusgai dauden bi pelikulen azpitituluak egin dituzte, La la land musikal arrakastatsuarenak eta Alien beldurrezko klasiko ikaragarriarenak.

 

 

1 - 5 erakustea 107 emaitzatatik
Items per Page 5
Orrialdea nondik 22
© Zumaiako Institutua
Telefonoa: 943860809 | Telefonoa: 943862320 | Fax: 943860810 | idazkaritza@zumaiabhi.eus