Atzealdea

2014 - BATZAR OROKORRA

Familia agurgarri hori:

Urtero bezala, Zumaiako Institutuko Gurasoen Ohiko Batzar Orokorraizango da datorren abenduaren 9an eta, hori dela-eta, TELMO DEUN Guraso Elkartearen Zuzendaritza Batzordeak ikastetxeko ikasleen guraso guztiok bertara etortzera gonbidatu nahi zaituzte.



ZUMAIAKO INSTITUTUKO
GURASOEN
OHIKO BATZAR OROKORRA


Eguna: Abenduaren 9an, asteartea
Ordua: 18:00etan, lehenengo deialdian; 18:30ean, bigarren deialdian
Lekua: Zumaiako Institutuaren eraikin berriko aretoan (Sagarbide)
Gai-zerrenda:

-  Aurreko aktaren onespena
-  Zuzendaritzaren agurra
-  2014/2015 ikasturtearen aurkezpena
-  Guraso Elkartearen informazioa
     * Organigrama
     * Parte-hartzea batzordeetan
-  Guraso Elkartea Web-ean
-  Balantze ekonomikoa
-  Galde-eskeak


Besterik gabe, egun horretan elkar ikusiko dugulakoan, agur bero bat.

Zumaiako Institutuaren
TELMO DEUN Guraso Elkartearen
Zuzendaritza Batzordea
Oharrak


Guraso elkartea

Telmo Deun guraso elkartearen txoko hau martxan jartzen ari gara. Gurekin kontaktuan jartzeko, bidali mezu bat helbide honetara: gurasoelkarteazhe@gmail.com. Zuen partaidetza asko eskertuko dugu!


Iradokizunak
Ikastetxeko zuzendaritzari edozein iradokizun egin nahi badiozu, bidali mezu bat helbide honetara: zuzendaritza@zumaiabhi.eus
Milesker!




Eskuliburua euskaraz
Eskuliburua gazteleraz