zig gela etiketa duten sarrerak.

Koronabirusaren krisia dela eta institutua itxita egongo da

 

 

Guraso agurgarriak

COVID-19 koronabirusak EAEko lurralde osoan izandako aurrerapenaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideei jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztien eskola-jarduera presentziala aldi baterako eteteko erabakia hartu da. Honek Zumaiako Institutuari ere eragiten dio noski.

Etenaldi honek gutxienez hilabeteko iraupena izango du bihartik aurrera, martxoaren 13tik aurrera.

Ikasleek adi egon beharko dute eta eskolatik on-line bitartez lanak bidaliko zaizkie etxean egiteko.

 

Estimados padres/madres

Ante la progresión del Coronavirus COVI-19 en todo el territorio de la C.A.E. y siguiendo las directrices del Departamento de Salud del Gobierno Vasco, os informamos de la decisión adoptada de suspender temporalmente la actividad escolar presencial de todos los Centros Educativos en el ámbito de la Comunidad Autónoma de Euskadi. Esta medida incluye también al instituto de Zumaia.

Dicha suspensión tendrá una duración aproximada de un mes a partir de mañana viernes día 13 de marzo.

Los alumnos/as deben estar atentos/as porque se les enviará on-line trabajo para hacer en casa.

 

 

 

ZIG gela berriaren aurkezpena

Atzo eguerdian Zumaia Institutuko ZIG gela berria aurkeztu genuen. ZIG berriztu honetan administraritza zerbitzuak eskeiniko ditugu datorren ikasturtetik aurrera. Bide berri honetan bidelagun ugari izango ditugu, Zumaiako udaletxea, Zarauzko Berritzegunea, Hezkuntza saileko teknikaria eta ikuskaria, Goi Zikloko lankideak, Unibertsitateko pedagokiako irakaslea, guraso elkartea... Hauetaz gain Gasteizko Mendizabala BHI ikastetxeko aholkularia eta enpresa munduko bulego lanetan ari den aholkulari bat ere izan ditugu alboan. Guztiak etorri ziren atzo gure ZIG gela berriztua ikustera.  

Begiratu argazkiak

Eskupilotak egiten ZIG gela berriztatuan

 

DBH 4. mailako eta ZIG gelako ikasleok eskupilotak egin ditugu elkarlanean. ZIG gela berriztatuan egon gara eta zein eder jarri duten ikusteko aukera izan dugu.  

Begiratu argazkiak

ZIG azoka 2019

 

Urtero bezala Gabonetako ZIG azoka egin genuen pasa den ostiralean. Ikasleek egindako larrugintza eta enkoadernazio artelanak erakutsi eta saldu genituen eta irakasle, ikasle zein herritarrak etorri ziren azokara. Oso giro onean egon ginen.

Begiratu argazkiak

ZIG AZOKA, abenduaren 13an