gmz 1 etiketa duten sarrerak.

Koronabirusaren krisia dela eta institutua itxita egongo da

 

 

Guraso agurgarriak

COVID-19 koronabirusak EAEko lurralde osoan izandako aurrerapenaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideei jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztien eskola-jarduera presentziala aldi baterako eteteko erabakia hartu da. Honek Zumaiako Institutuari ere eragiten dio noski.

Etenaldi honek gutxienez hilabeteko iraupena izango du bihartik aurrera, martxoaren 13tik aurrera.

Ikasleek adi egon beharko dute eta eskolatik on-line bitartez lanak bidaliko zaizkie etxean egiteko.

 

Estimados padres/madres

Ante la progresión del Coronavirus COVI-19 en todo el territorio de la C.A.E. y siguiendo las directrices del Departamento de Salud del Gobierno Vasco, os informamos de la decisión adoptada de suspender temporalmente la actividad escolar presencial de todos los Centros Educativos en el ámbito de la Comunidad Autónoma de Euskadi. Esta medida incluye también al instituto de Zumaia.

Dicha suspensión tendrá una duración aproximada de un mes a partir de mañana viernes día 13 de marzo.

Los alumnos/as deben estar atentos/as porque se les enviará on-line trabajo para hacer en casa.

 

 

 

Goi Zikloa: Unión Farmacéuticara bisita

Azaroaren 20ean Zumaia BHI-ko Administrazio eta Finantzetako Zikloko ikasleek Donostiako Unión Farmaceútica de Gipuzkoa enpresa bisitatzeko aukera izan zuten. Bertan, enpresaren funtzionamenduari buruzko informazio orokorra jaso zuten 30 urtez zuzendari izandakoaren ahotik, solasaldi zinez interesgarri batean. Ondoren, 30.000 erreferentzia inguru kudeatzen dituen enpresaren biltegi automatizatuaren funtzionamendua bertatik-bertara ikusteko aukera izan zuten, zikloan lantzen duten Logistikako Moduluaren adibide praktiko txundigarria hau ere. Bisitak bi ordu eta erdi iraun zuen eta balorazio oso positiboa egin beharra dugu.

Begiratu argazkiak

Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna

Azaroaren 25ean, Tratu ona guztiona lelo hartuta, Zumaiako giza katean parte hartuko dugu. 11:00-etan Eusebio Gurrutxaga plazatik hasiko da katea eta alde zaharrean ibilbidea egingo du. Eskualde osoko heziguneekin batera eta Hezkidetza Foroaren barruan antolatu da ekintza, atzoko prentsaurrekoan azaldu genuen bezala.

IKASTURTE BERRIA HASTERA DOA!!!

 
Oporrak amaitzen ari zaizkigu eta ikasturte berria jadanik ate joka daukagu. Irailaren 9an izango da aurkezpena eta 10ean klaseak hasiko dira. Hemen duzue aurkezpenerako ordutegia eta maila bakoitzaren kokapena. Ondo irakurri mesedez, aurten aldaketaren bat badago eta.
 
Talde guztietako aurkezpenak 10:00etan izango dira.
 
DBH 1 eta 3: Sagarbide Eraikinean
DBH 2 eta 4: Aita Mari Eraikinean
Batxilergo 1 eta 2: Tailerretan
Administraritzako Goi Mailako Zikloa:  Aita Mari Eraikinean