dbh 1 etiketa duten sarrerak.

Koronabirusaren krisia dela eta institutua itxita egongo da

 

 

Guraso agurgarriak

COVID-19 koronabirusak EAEko lurralde osoan izandako aurrerapenaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideei jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztien eskola-jarduera presentziala aldi baterako eteteko erabakia hartu da. Honek Zumaiako Institutuari ere eragiten dio noski.

Etenaldi honek gutxienez hilabeteko iraupena izango du bihartik aurrera, martxoaren 13tik aurrera.

Ikasleek adi egon beharko dute eta eskolatik on-line bitartez lanak bidaliko zaizkie etxean egiteko.

 

Estimados padres/madres

Ante la progresión del Coronavirus COVI-19 en todo el territorio de la C.A.E. y siguiendo las directrices del Departamento de Salud del Gobierno Vasco, os informamos de la decisión adoptada de suspender temporalmente la actividad escolar presencial de todos los Centros Educativos en el ámbito de la Comunidad Autónoma de Euskadi. Esta medida incluye también al instituto de Zumaia.

Dicha suspensión tendrá una duración aproximada de un mes a partir de mañana viernes día 13 de marzo.

Los alumnos/as deben estar atentos/as porque se les enviará on-line trabajo para hacer en casa.

 

 

 

DBH 1: Gorka Zabaleta kazetariaren 'masterclass' berezia

 

Albistegintza eta euskarazko kazetaritzaren historia lantzen aritu dira DBH1 mailako ikasleak ebaluazio honetan, eta gaur 'masterclass' berezia jaso dute Gorka Zabaleta kazetari zumaiarraren eskutik.

Zabaletak ibilbide luzea du euskarazko kazetaritzan eta berak lehen pertsonan bizitako hainbat mugarri garrantzitsu kontatu dizkie: Baleikeren sorrera, Euskaldunon Egunkariaren itxiera, Olinpiar Jokoetako korrespontsal lana edota gaur egungo multimedia eredura eginiko egokitzapena. Ikasleek interes handiz jarraitu dituzte kazetariaren lanbideari buruz emandako xehetasunak eta eurek aldez aurretik prestatutako galderak egiteko aukera ere izan dute.

Eskerrik asko, Gorka, gazteen artean kazetaritzaren harra pizteagatik!  

Elkarrekin eta elkarrengandik ikasten

Matrikulazio kanpaina Urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra izango da aurten. 

 

DBHko ate irekiak larunbat honetan

Matrikulazio kanpaina Urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra izango da aurten.

DBHko ate irekiak izango ditugu otsailaren 1ean, larunbat honetan, goizeko 10:30ean. Etor zaitez gu ezagutzera! 

 

Txorientzako janlekuak jarri ditugu eta janari-bolak egin ditugu DBH 1. mailan

DBH 1. mailako ikasleek janlekuak egin zituzten gabon aurretik eta orain patioan zintzilikatu ditugu. Horretaz gain janari bolak egiten ere ibili gara. Ilusio handiz aritu gara lanean.  

Begiratu argazkiak