batxilergo 2 etiketa duten sarrerak.

Maiatzaren 4 eta 22 artean izango da Batxilergoko matrikulazio kanpaina

Honako hauek dira aurrematrikulazioa egiteko zabaldu dituzten epeak:

- On-line egiteko maiatzaren 4-tik 21-era

- Ikastetxean presentziala maiatzaren 11-tik 22-ra

 

Nola egin behar dugu?

Zumaiako Herri Eskolako ikasleei aurtengo tutoreak emango die honen berri hurrengo egunetan

Beste ikastetxe batetik Herri Eskolara etorri nahi duten ikasleek honako pausu hauek bete behar dituzte:

   1) Hezkuntza Sailaren Ikasgunean sartu eta datu pertsonalak bertan idatzi behar dituzte. Klikatu hemen

   2) Aurrematrikula formularioak bete, bertan eskaintzen diren ikasgaiak agertzen dira: 

       Klikatu interesatzen zaizun estekan: batxilergoko 1. maila edo batxilergoko 2. maila

 

Zalantzak:

Zalantzarik izanez gero jar zaitezte gurekin harremanetan.

 

 

Ate irekiak: Bisita birtuala

 

 

Batxilergoko aurrematrikulazio garaian ohikoa izaten dugu ate irekietako eguna. Oraingo egoerak dirauen artean ezingo dugu horrelakorik egin, baina gure eskolaren bisita birtuala prestatu dugu guztiontzat. Klikatu irudian!

 

Egunean Behin Biologia lehiaketa Batxilergo 2 mailan

 

Euskal Herriak Egunean Behin lehiaketan atsedenaldia izan duen bitartean Zumaiako Institutuan Batxilergoko 2. mailako Biologia ikasleok gure lehiaketa propioarekin jarraitu dugu, oporretan ere bai. Aritz (3), Izaro, Paula eta Enara izan dira aste bakoitzeko irabazleak eta sailkapen nagusia oso estu dago, Enara doa une honetan aurrena.

Selektibitateko azterketen egutegia

Badugu dagoeneko aurtengo selektibitateko azterketaren egutegia. Begira ezazu ondo egun bakoitzean zein azterketa izango duzuen.

Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren data berriak

Bizitzen ari garen egoera berezia dela eta Euskal herriko Unibertsitateak honako ohar hau plazaratu du:

Euskadin, Unibertsitatera Sartzeko Batxilergoaren Ebaluazioa uztailaren 6an, 7an eta 8an izango dira. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, UPV/EHUrekin koordinatuta, gaur goizean Hezkuntza Konferentzian bideokonferentzia bidez parte hartu ondoren hartu du erabakia.

Egutegiak jasotzen du, beste zenbait dataren artean, emaitzak uztailaren 15ean argitaratuko direla; ezohiko proba berriz, uztailaren 20an, 21ean eta 22an, eta hauen emaitzak uztailaren 29an.

Eusko Jaurlaritzak egutegi hau ezarri du, aurreikusiz, kasurik txarrenean, ekainaren hasierarako berriz ere eskolak eman ahal izango direla.

Unibertsitatera Sartzeko Batxilergoaren Ebaluazioaren egiturari eta edukiei dagokienez, bere eskumen-berezitasunagatik definitutako eskumen-eremuan oinarrituta, Euskadi arduratuko da egungo probak egokitzeaz, ebaluazio-irizpideak berrikusteaz edo proba mota malgutzeaz. Lan hori Euskal Herriko Unibertsitatearekin koordinatuta egingo da.