agenda21 etiketa duten sarrerak.

DBH 1: Itsasoan arrastorik ez

 

Gazte On programaren baitan, Zumaiako Herri Eskolako DBH 1 mailako ikasleek itsasora jaurtitako plastikoaz hausnartzeko bideo bat prestatu dute. Gazte On programaren helburua da, Zumaiako ikastetxeen eta Udalaren arteko elkarlanaren bitartez, gazteak ingurumenarekin eta naturarekin sentsibilizatzea eta auzolanetan inplikatzea eta, aldi berean, gazteei beren helburuak eta ekimenak aurrera eramateko pizgarriak eskaintzea. Programa honen baitan, gazteei laguntza eman nahi zaie, halaber, beren etorkizuna irudikatzeko.

II. Hegaztien janleku lehiaketa

Abian da II. Hegaztien janleku lehiaketa, zorioneko dira gure patioko patxizar, amilotx, buztangorri eta gainontzekoak. Aurkeztutako janleku dotoreenak gure patioan ipiniko dira. Ez utzi pasatzen hegaztiei esku bat bota eta sari dotoreak irabazteko aukera!!