Agenda 21: Udal Foroan izan gara



Eskolako Agenda 21 programaren baitan, urtean zehar hondakinen gaia landu ostean Udal Foroan parte hartu dute gure ikasleetako batzuk. Gaiaren inguruko proposamen eta konpromisoak mahai gainean ipini dituzte eta saioari hamaiketako bateaz eman diogu amaiera.

Batxi 2ko bazkaria



Urtero bezala aurten ere Batxilergo 2-ko ikasle eta irakasleok bazkari ederra izan genuen Marina Berri jatetxean. Lagun piloa bildu ginen eta giro bikainean ospatu genuen ikasturtearen amaiera. Zorte on guztioi datorrren asteko azterketatan!!!

Batxi 1eko ikasleak diskoa grabatzen



Iaz bezala, aurten ere Batxilergo 1 mailan musika ikasten ari diren ikasleak diskoa grabatzera joan dira Elizondora. Zain egongo gara emaitzaz gozatzeko.

DBH 3ko ikasleak espeleologia egiten


Aste honetan zehar DBH 3. mailako ikasleak espeleologia egitera Aixako kobazulora joan dira. Hona hemen jaso ditugun argazkiak.

LGTIBQfobiaren aurkako eguneko lorategia


Maiatzaren 17an LGTBIQfobiaren aurkako eguna da eta DBH 3ko ikasleek Aita Mari eraikineko sarrera apaindu dute sabaian lorategi koloretsua ipiniz. Hezkidetza proiektuaren barnean burutu da ekintza eta Plastika ematen duten Aitziber eta Josune irakasleen laguntza izan dute lorategia osatzeko.