Eskolako festan giro ederra!


Giro ederrean ospatu genuen eskolako festa. Ekintza ugari izan ziren eta jendetxoa bildu ginen gainera. Ikus itzazue argazkiak!

Jurdan Gipuzkoako txapeldun!!!



Zumaiako ZIG gelako ikaslea den Jurdan Arakistainek Gipuzkoako pala txapelketa irabazi du. Zorionak Jurdan!!!

3 dimentsiotako artea.



Plastika arloan 3. ebaluaketan 3 dimensioko arte landu dugu eta proiektu batzuk egin ondoren kartoizko kotxe bat egitea erabaki genuen. Talde lana indartzea izan da helburua, asertibatea eta enpatia sustatzea. Lan kolaboratzailea izan denez, konpetentziak landu ditugu: komunikazioa, partaidetza eta norberearen ekimena bultzatzea, prosesuari garrantzia ematea, ikasleen motibazioak eta autonomia bultzatzea, klaseko giro egokia sortzea... Hori dena landu ondoren lortu den emitza argazkian ikus dezakezue.

OSTIRALEAN ESKOLAKO FESTA!!!

 

 

Bihar, maiatzak 31, arratsaldeko 16:30ean Herri Eskolako festa ospatuko dugu. Urteko lanen eta argazkien erakusketa, tailerrak, kantu ta dantzak, jolasak, apar festa, txokolatada... eta sorpresa ugari izango ditugu. Zatoz eta gozatu!!!

DBH 3 eta 4ko liburu trukaketa


Aurrez iragarri genuen bezala Telmo Deun Guraso Elkartea DBH 3 eta 4-ko ikasleentzako "liburu poltsa" bat antolatzen ari da DBH 1 eta 2an dagoen "liburu solidarioaren" antzeko proiektu gisa. Anima zaitezte parte hartzera!