DBH 1eko ikasleak LHn beraiek egindako ipuinak kontzatzen.

 

Astelehenean, LH 3 eta 4ko geletan, DBH 1. mailako ikasleek beraiek asmatutako ipuinak kontatu zitzuten.
Launaka aritu ziren ipuin kontalari, lauko taldetan egin baitzituzten ipuinak. Oso pozik eta gustora ibili ziren, LHko ikasleek puntuazio ona eman eta ipuin politak zirela esan zietelako. Emozioa, urduritasuna eta harrotasuna nabaritzen zen ikasleengan, eta ez zen gutxiagorako! Artista hutsak dira!
Gogo betez egindako lana izan da lehenengo egunetik azkeneko egunerarte, eta bukaera ezin hobea eman diote, proiektu polita burutuz. Zorionak, mundialak zarete!!!

ZIG gelakoak Bilbon

 

Ekainaren hasieran Zumaia, Zarautz, Elgoibar, Eibar, Azkoitia eta Ermuako Institutuetako ZIG gelakoak Bilbon izan ziren egunpasa. Hemen duzue orduan ateratako argazkiekin egindako bideoa.

Asteazkenean liburuen bilketa


Dakizuen bezala Telmo Deun Guraso Elkarteak DBH 3 eta 4-ko ikasleentzako "liburu poltsa" bat antolatu du. Askok eman duzue izena proiektu berri honetan parte hartzeko, eta eskutizez esan zaizuen bezala, gogoratu asteazkenean, hilak 19 liburuak eskolara ekarri beharko dituzuela. Eskerrikasko!

Zumaia Flysch Trail Orientazio Txapelketa



Datorren larunbatean, Ekainak 22, Zumaia Flysch Trail Orientazio Txapelketa izango da eta bertan parte hartzera gonbidatzen gaituzte gure eskolako Gorputz Hezkuntzako irakasleek. Aukera polita da zuen herriko bazterretan balizak topatzen ibiltzeko. Animatu eta eman izena jada; bakarrik, lagunekin, familian...

DBH 4ko ikasleak surfean

 

Ikasturteko azken aste hauetan DBH 4.mailako ikasleak surf-eko ikastaroa jasotzen ari dira Gorputz Hezkuntzako saioetan. Momentuz eguraldi ona lagun izan dute eta inguruneko naturaz gozatuz esperientzia ederra izaten ari da.