Elgetan izango gara abesten

Datorren igandean, urriak 6, Elgetan "Intxortako Erresistentziak 83 urte" ekitaldia ospatuko da. Bertan gure ikasleak izango dira abesten. Gogoan izango duzue Anttoniren historiarekin abestia moldatu zutela eta Elgetako antolatzaileak txundituta gelditu zirenez gonbidatu egin dituzte jaialdian parte hartzera.
 
Hemen duzue Elgetarren atera duten "Irrintzia" aldizkarian gure ikasleen abestiaren letra. Datorren astean ekitaldiaren argazkiak jarriko ditugu.
 

HAUSPOA hasierako eskaintza.

Aurtengo ikasturtea ere izango dugu HAUSPOA proiektua eta hemen duzue osatu dugun eskaintza. Alde batetik irakasleek eginikoa (astelehen, astearte eta ostegunetan) eta bestetik gurasoek aurkezturikoa (asteazkenetan).
 
Begira ezazue eta anima zaitezte, gauza interesgarri ugari dago eta!!!
 
HAUSPOA PROIEKTUA URRIAREN 7an HASIKO DA.
 

DBH 4ko ikasbidairako postutxoa Olagarro egunean.

 
Olagarro egunean ere postutxoa jarri zuten DBH 4-ko ikasleek ikasbidairako dirua biltzeko. Material ugari saltzeaz gain errifak ere atera zituzten eta guraso batek olagarro brotxetak ere eraman zituen. Giro onean eta poz pozik aritu ziren.
 
Hona hemen errifako zenbaki saridunak:
1. saria: 11477 (ordezkoa 37025)
2. saria: 17437 (ordezkoa 22027)
3. saria: 29065 (ordezkoa 11882)

Irakurtzearen plazera, hemen eta orain

 
Lasai eseri eta ordubetez irakurtzeak ematen duen plazeraz gozatzen hasiko gara astero. DBH osoa aldi berean murgilduko gara hizki artean eta urrutiko lurraldeak ezagutuko ditugu, beldurtzeko moduko kontakizun ilunak biziko, abenturaz betetako komiki ederrak partekatuko. Irakurketari lekua eta denbora ematea erabaki dugu Herri Eskolako hezkuntza komunitatean, gure lehentasun nagusietako bat delako.
 
 
Gozamenaz gain, ikasleak epe ertainera beste hainbat gaitasun ere berekin eramatea da helburua: kontzentrazioa, ulermen sakona, jakin-mina piztuta izatea,... Datorren astelehenean hasi eta ikasturte guztian zehar arituko gara horretan. Beraz, zera... gora irakurtzearen plazera!

IKASTURTE BERRIA HASTERA DOA!!!

 
Oporrak amaitzen ari zaizkigu eta ikasturte berria jadanik ate joka daukagu. Irailaren 9an izango da aurkezpena eta 10ean klaseak hasiko dira. Hemen duzue aurkezpenerako ordutegia eta maila bakoitzaren kokapena. Ondo irakurri mesedez, aurten aldaketaren bat badago eta.
 
Talde guztietako aurkezpenak 10:00etan izango dira.
 
DBH 1 eta 3: Sagarbide Eraikinean
DBH 2 eta 4: Aita Mari Eraikinean
Batxilergo 1 eta 2: Tailerretan
Administraritzako Goi Mailako Zikloa:  Aita Mari Eraikinean