DBH 1 barnetegietan

 
DBH 1 maila guztia Barnetegietan sakabanaturik daukagu. Astelehenean joan ziren eta ostegunerate berauetan izango dira. Seguran, Elgoibarren, Barrian eta Zarautzen ditugu eta argazki pila bat bidali dizkigute. Ze ondo ari diren pasatzen!!!
 

Elgetan Anttoniren kantua abesten

 
Euskal Telebistako "Ur handitan" saioan Elgetako Anttoniren historia latza ezagutu ondoren iaz Batxilergoko musika ikasleek Pello eta Onintza irakasleekin batera abesti ederra konposatu zuten. Abestia grabaturiko CD-aren berri Elgetara iritsi zen eta igande honetan Intxortako batailaren 83. urteurreneko ospakizunak zirela aprobetxatuz gure ikasleak bertan abestera gonbidatu zituzten.
 
Han joan ziren musika tresnak hartuta eta eguneko ekitaldiei amaiera emateko Anttoniren abestia kantatu zuten, bikain egin ere. Ondoren familiakoekin egon ziren hizketan. Emozio handiko momentuak izan ziren.
 
 
Eta hemen duzue abestiaren bideoa.
 

Hasi da HAUSPOA

Gaur hasi zaigu aurtengo HAUSPOA. Hemen duzue atera diren tailerren plangintza, alde batetik irakasleek (horiz) lehen ebaluazioan emango dutena (astelehen, astearte eta ostegunetan) eta bestetik gurasoek (gorriz) asteazkenetan emango dutena.
 
 
 
 

PENTSAMENDUEN koadernoak

Zumaiako Herri Eskolako L.H. 3. mailako neska mutilak poz-pozik ZIG gelako ikasleek egindako PENTSAMENDUEN koadernoak erakusten.
 

DBH 3DC taldekoak Zarautzen

Irailaren 20an DBH 3DC taldeko ikasleok Zarautzen ibilbidetxoa egin genuen. Helburua zen talde gisa jarduera gozagarri eta hezigarria egitea, elkarren arteko ezagutza, konfidantza eta talde eraketa sustatzeko. Ikasi genuen zerbait kostako paisaiaz, gure artean izandako meatzegintzaz, historiaz, IKTak erabiliz ibilaldi bat prestatzeaz eta honen berri komunikatzeaz. Aurrerago beste teknologia, geologia eta biologia arloetako beste ikasgai batzuekin loturak egiteko baliogarri izango zaigu irteera hau.

Klika ezazue mapako puntuetan eta argazkiak eta informazioa jasoko dituzue.