Halloween festa antolatu zuten DBH 4. mailako ikasleek

Aurreko ostiralean DBH 4. mailako ikasleek Halloween festa antolatu zuten Eskolako gimnasioan. Lehen Hezkuntzako ikasle asko etorri ziren eta oso ondo pasatu zuten.

Begiratu argazkiak

 

 

Sohütarekin elkartrukea

Zumaiako Institutuko batxilergoko hainbat ikaslek elkartrukea egingo dugu Zuberoako Sohütako lizeoko ikasleekin. Lehenengo beraiek etorriko zaizkigu bisitan, azaroaren 4 eta 6 artean, eta ondoren martxoan gu joango gara Maule aldera.

Batxilergo 1. mailako ikasleak Bergaran

Batxilergo 1. mailako zientzietako ikasleak Bergaran izan gara bertako zientzia museoaren bidez XVIII. eta XIX. mendeko zientzia hastapenak ezagutzen.

DBH 4ko ikasleak debatik Zumaiara

Aurreko ostiralean DBH 4. mailako ikasleek Deba eta Zumaia arteko ibilbidea egin zuten oinez. Eguraldi ederra izan zuten eta paisaia ere polita denez oso ondo pasatu zuten.

Begiratu argazkiak

 

 

DBH 4 Ekonomiako ikasleak Industria Egunean

 
Irailaren 30ean Industriaren Eguna ospatu zen eta DBH 4-ko ekonomiako ikasleek irteera izan zuten. Hasieran GKN enpresako instalazioak ikusi zituzten eta ondoren Kursaalen ekitaldi nagusian izan ziren Adegi eta Diputazioko arduradunekin. Orain jaso ditugu argazkiak.