Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna

Azaroaren 25ean, Tratu ona guztiona lelo hartuta, Zumaiako giza katean parte hartuko dugu. 11:00-etan Eusebio Gurrutxaga plazatik hasiko da katea eta alde zaharrean ibilbidea egingo du. Eskualde osoko heziguneekin batera eta Hezkidetza Foroaren barruan antolatu da ekintza, atzoko prentsaurrekoan azaldu genuen bezala.

Asiskoren mintzaldia

Atzo "Herri curriculumetik euskal curriculumera" hitzaldi zikloa abiatu genuen Asisko Urmenetareren mintzaldiarekin. Lehenengo irakasleek jaso genuen eta arratsaldean guraso, ikasle eta herritarrek. Euskal Curriculumaren beharraz hitzegin zigun, ikasteko eta baita desikasteko ere. Historian zehar guk auzoekiko izan dugun irudia eta haiek gurekiko izan dutena nola aldatzen joan den erakutsi zigun.

Oso aberasgarria izan zen eta bidean jarraitzera animatu gintuen.

Asisko Urmenetaren mintzaldi ilustratua

Zumaiako Insitutuan "Herri curriculumetik euskal curriculumera" hitzaldi zikloa abiatzera goaz. Zumaiako herritarrekin elkarbanatu nahi dugu formaziorako espazio hau.

Asisko Urmenetaren mintzaldi ilustratuarekin hasiko dugu zikloa.

- Azaroaren 13an

- 18:30tan

- Herri Eskolako Sagarbide aretoan

DBH 3 Ekain Berrin

DBH 3. mailako ikasleek Ekain Berrirako bisita izan zuten aurreko astean. Inguruneaz gozatu zutenibilbide ederra eginez eta ondoren Historiaurreko artean murgildu ziren. Gorputz Hezkuntza eta Plastikako irakasleek elkarlanean antolatu zuten irteera.

Eguraldi petralari aurpegi alaia

Aste honetan zuberotarrak izan ditugu Zumaian. Eguraldi petralak planak aldarazi dizkigu baina esperientzia oso aberasgarria izan da eta ikasleak zein familiak oso gustora egon dira. Zumaia ezagutzeaz gain Bilbon, Donostian eta Loiolako santutegian izan dira, eta aipatzekoa Askizuko elkartean giro bikainean egin genuen bazkaria.

Marxoan gu joanen gira Sohütarat, bitartean izan untsa!

Begiratu argazkiak