Atzealdea

ALBIRUSTEGIA Herri Eskolako ikasleak, etxetik kazetari

Ikasleak benetako komunikazio-egoera batean jarri dituzte eta 2. ebaluazioan landutako albistegintza praktikan jartzeko aukera izan dute. 100 ikaslek osatu dute kazetari konfinatuen erredakzioa eta bakoitzak bi pieza sortu behar izan ditu: idatziz, audioan, bideoan edota argazkian. Beraz, multimedia materiala bildu dute egunotan eta orain guztia ikusgai dago Albirustegia atarian, gozatu! 

Eskolak itxi dira, baina Zumaiako Herri Eskolako ikasleak ez dira gelditu. Alderantziz, euren kazetari trebezia aktibatu egin dute ALBIRUSTEGIA sortzeko. Izan ere, DBH1eko ikasleek webgune berezia argitaratu dute Koronabirusak eragin duen egoera berezi honi buruzko edukiekin: albisteak, aholkuak, fake-news umoretsuak,... Denetik sortu dute ikasleek, etxetik kazetari bihurtuta.

Klikatu hemen