Atzealdea

Irakurzaletasuna indartzeko ekimen berritzailea dugu

 

Gure gizartean ikus-entzunezkoek gero eta indar gehiago izan arren, sinetsita gaude irakurketan trebea izatea ezinbestekoa dela ikasleek gaitasunak ondo garatu ditzaten. Horregatik, Zumaiako Herri Eskolan ekimen berritzailea jarri dugu abian irakurzaletasuna indartzeko: astero, ordubetez eta aldi berean, DBH osoa irakurketa librean aritzen gara gelan. Ikasleek nahi duten irakurgaiak aukeratu ditzakete eta tarte horretan ahalik eta gehiena gozatzea da ebaluaziorik onena. Erein eta astero ureztatutako hazi honek bere fruitua emango duelakoan gaude, epe ertainerako apustu didaktikoa baita.

Antolaketa aldetik ahalegin handia eskatu du ekimena martxan jartzeak, gela guztietan liburuz betetako kaxak jarri behar izan baitira, liburu erakargarriz ondo hornituak. Horretarako inbertsio ekonomiko eta pertsonal berezia egin du Herri Eskolak eta, oro har, orain arteko balorazioak oso positiboak izan dira ikasle eta irakasleen aldetik.