Atzealdea

Hezkuntza jarduerak aurrera dirau

 

Koronabirusaren krisiak ikastetxearen ohiko martxa eten badu ere hezkuntza jarduerak aurrera darrai telematikoki. Ikasle eta irakasleek teknologia berrietan trebatzeko denbora gehiegi izan gabe aurrera jarraitu dute, eskura dituzten tresnak erabiliz, klaseak ematen. Classroom, Google Meet, Jitsi, Gmail, Whatsapp... Bakoitzak egokien deritzon edo hobekien manejatzen duen plataforma erabiltzen du. Ordenagailuak ere banatu ditugu beharrezkoak dituzten etxeetan.

Egoera berria eta batez ere bapatekoa izanik elkar moldatzen joan beharra daukagu, eta horretan ari gara. Animo, denok elkarrekin gaude eta egoera honetatik ere aterako gara aurrera!!!