Atzealdea

DBH 2koen irratsaioa Martxoaren 8aren inguruan

Gaur irratian, DBH2ko Irrati-Tailerreko ikasleei DBH4ko ikasle batzuk batu zaizkie, “Emakumeen Nazioarteko Egunaren” harira antolatutako irratsaio berezian. Martxoak 8aren sorrera historiaz gain, emakume ezberdinen inguruan aritu dira. Horrez gain, Ale Goikoetxea izan dute gonbidatu eta elkarrizketa bat egin diote bestekale.eus proiektua aurkeztera etorri baita zentrora.