Atzealdea

Artisautzan DBH 3. mailakoek egindako lanak


Artisautzan, DBH3ko ikasleekin hainbat lan egin ditugu ikasturtean zehar, pixkanaka joango gara erakusten egindako lanak.

Burututako lehen lana egunkari tutuen bitartez egindako pieza ezberdinak izan dira; batzuek kiribiltze sistemaren bitartez egindako zirkuluen konbinaketari esker ontzi moduak sortu dituzte, beste batek, sugea oihanean, beste batek giltzak eta gauza txikiagoak uzteko ontzia, tutuen koadroa ere egin du beste batek, trentzatze sistemarekin lorontzi luze eta zabal bat eta zumitzaren itxuradun ontzi bat, sistema ezberdinen konbinaketari esker bulego edo lantokiko mahaian izateko hiru ontzitxoren irlatxoa ere, mila ideia eta mila kolore, pertsona beste ideia eta pertsona beste aberastasun...