Maiatzaren 4 eta 22 artean izango da Batxilergoko matrikulazio kanpaina

Honako hauek dira aurrematrikulazioa egiteko zabaldu dituzten epeak:

- On-line egiteko maiatzaren 4-tik 21-era

- Ikastetxean presentziala maiatzaren 11-tik 22-ra

 

Nola egin behar dugu?

Zumaiako Herri Eskolako ikasleei aurtengo tutoreak emango die honen berri hurrengo egunetan

Beste ikastetxe batetik Herri Eskolara etorri nahi duten ikasleek honako pausu hauek bete behar dituzte:

   1) Hezkuntza Sailaren Ikasgunean sartu eta datu pertsonalak bertan idatzi behar dituzte. Klikatu hemen

   2) Aurrematrikula formularioak bete, bertan eskaintzen diren ikasgaiak agertzen dira: 

       Klikatu interesatzen zaizun estekan: batxilergoko 1. maila edo batxilergoko 2. maila

 

Zalantzak:

Zalantzarik izanez gero jar zaitezte gurekin harremanetan.

 

 

Txorien kantuak ikasteko txorihaizea behar omen

DBH 1eko ikasleek txorien kantuak ikasteko Axel irakasleak Txorihaizea izeneko proiektua prestatu du konfinamendu garaian. Aurrena txorien kantuak entzuten dituzte eta barneratu dituztenean hainbat ibilbide egitera ateratzen dira, birtualki noski. Ibilbide horietan txorien kantuak entzun eta inkesta betetzen dute.

Zuek ere egin dezakezue aproba. Ea zer nolako belarria duzuen...

 

 

1. ibilbidea: Inurritzako Biotopo babestua, Zarautz

 

 

2. ibilbidea: Foronda inguruan, Zumaia

 

3. ibilbidea: Talaimendi, Zarautz

Batxi 1. mailako ikasgaiak

Hemen duzue Batxilergo 1. mailan Zumaiako Institutuan eskeintzen ditugun ikasgaien azalpen laburrak.

 

E.H.-ko Txikipedia lehiaketan Izaro Sasiain eta Malen Garcia irabazle

 

Txikipedia lehiaketa abiatu zenean Zumaiako Institutuko ikasleak lanean hasi ziren artikuluak idazten. DBH 4. mailakoek hegaztien inguruko artikuluak egin zituzten eta batxilergoko 1. mailako musika ikasleek musika tresnak landu zitutzen. Epaimahaiak lan guztiak aztertu ondoren lanik onena Izaro Sasiain eta Malen Garciak egindakoa dela ebatzi du eta lehenengo saria eman die. Bigarren saria Berako Toki Ona ikastetxeko ikasleek eskuratu dute.

Hemen beraiek idatzitako artikulua: Istingor arrunta

Ate irekiak: Bisita birtuala

 

 

Batxilergoko aurrematrikulazio garaian ohikoa izaten dugu ate irekietako eguna. Oraingo egoerak dirauen artean ezingo dugu horrelakorik egin, baina gure eskolaren bisita birtuala prestatu dugu guztiontzat. Klikatu irudian!