Hondakinak


2018-2019 ikasturtean Urola Kostako Ikastetxeetan landuko den A21eko gaia


Eskolarentzako gida-agiriko programari jarraituz, gizakia, gizartea eta ingurumenaren arteko harremana hobetu nahi da. 2017-2018 ikasturtean landuko den gaia ezagutzera emateko orduan Urola Kostaren egoera eta herri bakoitzaren egoera aztertuko da. Hona hemen HONDAKINAK gaiarekin loturiko helburu batzuk:

- Garapen jasangarria zer den eta gizakiaren ekintzek ondorioak dituztela ulertzea.
- Zaborren arazoa aukera berri bihurtuz irtenbide egokiak bilatzea.
- Hondakinen kudeaketarako prozesuak aztertzea.
- Ingurumenaren kalitatearen inguruan hausnarketa egitea.