Proiektuak

KALITATEA
Kalitatea
2005eko otsailaren 15ean, Gasteizko Europa Jauregian, Zumaiako Institutuak KALITATEA KUDEATZEKO SISTEMAn lortu duen egiaztapen-aitorpena jaso zuen Juan Jose Ibarretxe Lehendakari jaunaren eta Anjeles Iztueta Hezkuntza Sailburu anderearen eskutik. Sistema horren bitartez, irakas-ikasketa prozesuak sistematizatu, autokontrolak bermatu eta etengabeko hobekuntza ahalbideratzen dira.
EUSKARAREN NORMALIZAZIOA
Gure ikastetxeak Ulibarri Programan esku hartzen du, gure erkidegoko hainbat ikastetxerekin batera. Proiektu honen azken helburua euskararen erabilera arlo guztietan bultzatzea da. Erabileraren hedatzea, hezkuntza eta kulturaren bitartez ematen den antolaketa prozesua da. Horregatik, ikasleak soilik ez dira gure helburu. Ikastetxeko eta hezkuntza komunitatearen beste esparruak ere oso kontuan hartu behar dira: irakasleak, gurasoak, administrazioko langileak... guztiak barnebiltzen dituen plan osatuaren inguruan ari gara lanean normalkuntza proiektuan. Eraginkortasuna lortu nahi bada, Herriko erakundekin ere elkarlanean (udala, euskara elkarteak…) jardutea behar beharrezkoa da. Ulibarri
AGENDA XXI
Agenda XXI logoa
Hezkuntza-komunitateak ikastetxeetako ingurumenaren kalitatearen eta iraunkortasunaren alde lan egiteko hartutako konpromisoa da eskolako Agenda 21. Hezkuntza komunitatearen partaidetzan dago oinarrituta, ikasleriari aparteko protagonismoa emanez eta udalerriaren garapen iraunkorrean lagunduz. Ikasleak, bere mailan, bere inguruneko ingurumen arazoak ezagutu eta horiez jabe dadin, modu arduratsuan gizarte justuago eta ekologikoki iraunkorrago baten alde egiten lagunduko dion hezkuntza praktika proposatzen du.
IKT
Proiektuaren helburua, IKT heldutasuna bermatzea da hezkuntzan, bai irakasleen, bai ikastetxearen gaitasun teknologikoak bermatuz, hobekuntzak ezarriz azpiegituretan, kudeaketan, ikas-irakas prozesuan, DBHren eta Batxilergoaren curriculumean. Plan berri honen ardatzak irakasleen gaurkotzea teknologiaren alorrean eta ikasgaietan eduki digitalak sartzea dira. Ikastetxeko ikasleak eta irakasleak trabatu nahi ditugu tresna-informatikoen ezagupenean eta erabileran. Horretarako beharrezkoak diren ikastaroak antolatu eta aurrera eramaten dira. Aldi berean, baliabide informatikoen funtzionamendu zuzena bermatzen saiatzen gara dagozkien mantentze lanak eginda. IKT logoa
eskola 2.0
eskola 2.0 logoa
2.0 Eskola Programak aurrerapauso handia dakar; izan ere, hezkuntzan Informazioaren eta Komunikazioaren teknologia berriak sartzen ditu. Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin programa hori sartzea, eta helburua Bigarren Hezkuntzako ikasgelak guztiz digitalizatzea, irakasleak software librearren eta metodologia berrien erabileran prestatzea eta geletako irakas-jardueretan hezkuntz-software egokia txertatzea dira. Egun, esaterako, Hezkuntzari eta gure ikastetxeak berak egindako ahaleginari esker ikastetxeko ia ikasgela guztietan dago arbel digitala.
Txukun Programa
Laneko ingurunea txukun edukitzeko denbora ematea, baliabideak erabiltzea edota bilerak egitea ez da, normalean, lehentasuneko kontua izaten; beharbada, kontu hori oinarrizkotzat eta begien bistakotzat jotzen delako. Benetan behar duguna ez da gure lanpostua noizean behin garbitzea eta txukuntzea, aldian behin garbiketa orokor bat egitea alegia; ez, benetan egin behar duguna da laneko ingurune hori gure lankideekin eta ikasleekin partekatu. Laneko ingurunea antolatuta, txukunduta eta garbi edukitzeak lana erraztuko digu. Eginkizun hori guztion diziplina eta ohituraz burutzeak, talde baten moduan jarduten eta lan egiten utziko digu. 5S metodologia erreza da eta aise aplika daiteke. Baina nabarmendu nahi da metodologia hori oso garrantzitsua dela, zentroen ibilera hobetzeko tresna gisa erabiltzea. Txukuntasuna gelan
Hizkuntza Indartzeko Programa
HIP
Lurralde ezberdinetatik iritsi berriak diren ikasleen hizkuntza beharrei erantzuna emateko eta euren integrazio prozesuan eta curriculumean sartzen laguntzeko ikastetxeak erabiltzen duen proiektuari deitzen diogu Hizkuntza Indartzeko Proiektua. Helburuak hauek dira: a) Euskal hezkuntza sistemara iritsi berriak diren ikasleei eskola eta gizartera, hau da, gure sistemara sartzeko bideak erraztea; lehenbailehen eta ahalik eta baldintza onenetan integratzea. b) Ikasle horiei berariazko laguntza eskaintzea, eta horretarako hizkuntza eta komunikazio gaitasunak euskaraz eskuratzeko laguntza izatea eta irakaskuntza/ikaskuntza prozesua curriculumak egokituz garatzea.