Batxi 2ko Zientzietako ikasleak Canfranc-en izan dira

Batxilergoko 2. mailako Zientzietako ikasleak Aragoiko Pirineotan egon gara hiru egunez. Helburua Canfranceko Lurrazpiko Laborategia ikustea zen, bertan espaziotik datozen izpi kosmikoetako partikulak aztertzen dituzte. Mundu mailan horrelako hamar laborategi baino ez daude eta guri bertako instalazio eta aparailu oso sofistikatuak erakutsi dizkigute.

Honekin batera hiru egun pasa ditugu Canfranc inguruan eta ikasle batzuek Astungo eski estazioan eskiatzeko aprobetxatu dugu eta beste batzuek Santiago bidearen zatitxo bat egin dugu inguruko naturaz gozatuz eta inguruko historia ezagutuz. Jacan izan dugu hotela eta bertako alde zaharra ere ezagutu dugu.  

Begiratu argazkiak

Eskupilotak egiten ZIG gela berriztatuan

 

DBH 4. mailako eta ZIG gelako ikasleok eskupilotak egin ditugu elkarlanean. ZIG gela berriztatuan egon gara eta zein eder jarri duten ikusteko aukera izan dugu.  

Begiratu argazkiak

Gurasoen ardura Hezkidetzan

Irakaskuntza informalean eta esparru pribatuan ematen diren desorekak aztertzea ezinbestekoa zaigu jendarte eredu feminista eta parekidea eraikitzera bidean. Guraso bezala erreproduzitzen ditugun jarrera eta rolak aztertzeaz gain, modu aktiboan heziketa feminista bat martxan jartzen hasteko tresna eta ereduak landuko ditugu. Bestetik, hezkidetzan hezteari begira, ditugun zalantza eta dudak argitzeko espazioa ere izango da.

Martxoaren 2an, astelehena, arratsaldeko 18:00etan dugu hitzordua Zumaiako Herri Eskolako Sagarbideko aretoan.  

DBH 3. maila Geoparkean

 

DBH 3. mailako ikasleak Geoparkea ikustera joan ziren astelehenean. Eremu intermareala aztertu zuten gehien bat eta paisaia ere bai.  

Begiratu argazkiak

Anatomia aplikatuko praktikak oilasko izterrekin.

Anatomia aplikatuko ikasleok oilasko izterrak baliatu ditugu ikasgaian landutako tendoiak, lotailuak, muskulu egitura ezberdinak, artikulazioak eta abar bertatik bertara ikusteko.