Elkarrekin eta elkarrengandik ikasten

Matrikulazio kanpaina Urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra izango da aurten. 

 

DBHkoak ipuina kontatzera joan dira LHra

Sormena, talde kooperazioa eta komunikazioa lantzen dituen proiektua garatu dute Herri Eskolako ikasleek. DBHko lehen mailan dabiltzan ikasleak ipuinak kontatzera joan dira LHko haur txikiengana. Horrela, beste urrats bat eman da zikloen arteko harremanak lantzerakoan, ikuspuntu pedagogikotik erabat aberasgarria eta eraginkorra delakoan baitaude bi ziklotako irakasleak. Guztira 100 kontalari inguru aritu dira ipuinak kontatzen beste hainbeste entzuleren aurrean; 20 ipuin desberdin kontatu dituzte orotara.

Dena den, ipuina kontzera iritsi aurretik talde lanean prozesu luzea egin behar izan dute. Lehenbizi, taldeko batek idatzitako ipuina aukeratu zute eta testua hobetzen jardun zuten. Ondoren, istoriari ondo zetozkion marrazkian egin eta azala jarri zioten, ipuin ilustratu dotoreak eginaz. Azkenik, ahozko kontakizuna prestatu zuten, ahalik kontalaririk finenak izateko asmoarekin.

LHko haurrek interes biziz jarraitu zituzten etxe misteriotsutako mamuen kontuak, pirata ausarten abenturak, edota lapur bihurtu ziren haurren kontakizunak. Datorren urterako esperientzia errepikatzeko asmoa agertu dute. 

Begiratu argazkiak

Gure patioko txorientzako janlekuak

Abenduan zehar DBH 1. mailako ikasleek txorientzako janleku ederrak egin zituzten eta onenak aukeratzeko lehiaketa bat egin genuen. Orain neguaren garai gogorrena datorrenerako patioan kokatuko ditugu gure inguruko patxizar, txonta, kaskabeltz, txantxangorri eta abarrek goserik pasa ez dezaten. 

Begiratu janlekuen argazkiak

Eskola garraiorako dirulaguntzak

Guraso agurgarriok:

Idatzi honen bidez, Hezkuntza Sailak eskola-garriorako banakako esleipenak 2019/2020 ikasturterako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ikasten ari diren ikasleentzat iragartzen dituela adierazten dizuegu.

Diru laguntza hau nortzuk jaso dezakete: garraio zerbitzurik erabiltzen ez eta, aldi berean, institutura joateko beste garraio bat erabiltzeko beharra dituzten ikasleek.

Distantziari dagozkion betekizunak honako hauek izango dira:

Ikastetxea bi kilometroko edo hortik gorako distantziara egotea, beti ere derrigorrezko bigarren hezkuntzako lehen eta bigarren kurtsoetako ikasleei dagokienez; eta bizilekutik lau kilometroko edo hortik gorako distantziara egotea, derrigorrezko bigarren hezkuntzako hirugarren eta laugarren kurtsoetako ikasleei dagokienez.

Laguntza hau jaso nahi izanez gero edo honi buruzko informazioa nahi izanez gero, internetetik egin dezakezue eskaera esteka honen bidez:

https://www.euskadi.eus/web01-tramite/eu/contenidos/ayuda_subvencion/asignaciones_indi18_19/eu_def/index.shtml

edo pasa zaitezte Ikastetxeko Idazkaritzatik.

Irakurzaletasuna indartzeko ekimen berritzailea dugu

 

Gure gizartean ikus-entzunezkoek gero eta indar gehiago izan arren, sinetsita gaude irakurketan trebea izatea ezinbestekoa dela ikasleek gaitasunak ondo garatu ditzaten. Horregatik, Zumaiako Herri Eskolan ekimen berritzailea jarri dugu abian irakurzaletasuna indartzeko: astero, ordubetez eta aldi berean, DBH osoa irakurketa librean aritzen gara gelan. Ikasleek nahi duten irakurgaiak aukeratu ditzakete eta tarte horretan ahalik eta gehiena gozatzea da ebaluaziorik onena. Erein eta astero ureztatutako hazi honek bere fruitua emango duelakoan gaude, epe ertainerako apustu didaktikoa baita.

Antolaketa aldetik ahalegin handia eskatu du ekimena martxan jartzeak, gela guztietan liburuz betetako kaxak jarri behar izan baitira, liburu erakargarriz ondo hornituak. Horretarako inbertsio ekonomiko eta pertsonal berezia egin du Herri Eskolak eta, oro har, orain arteko balorazioak oso positiboak izan dira ikasle eta irakasleen aldetik.